domingo, 17 de agosto de 2008

sábado, 16 de agosto de 2008

IruñekO TreN GeltokI BerriA

Gaur, Abenduak 12, Iruñeko tren geltoki berria martxan jarri da. Orain arte genuen geltokia, egia esanda nahiko txikia eta zaharra gelditu dela eta berri bat beharrezkoa zen. ona hemen argazki bat

viernes, 15 de agosto de 2008

HATORTXU ROCK "08"

Aupa Gente!!!

>Gaur bertan ezagutu izan dira Hatortxu Rock "08"-ko taldeen izenak. Egia esanda, urtez urte ikaragarrizko indarra hartzen ari duen gertakaria da. Preso politikoen aldeko jaialdia da, non dirua beraiei bideratuta dagoen.

>Jaialdia, Urtarrilaren 12an izango da, berriobeitin, 9ak aldera. Asike badakizute, Urtarrilaren 12an denok Iruñera!!

>Hona hemen jaialdiaren ekintzak, taldeak...
!HATOR-HATOR NESKA MUTIL ETXERA!



Pou!!!Aurten joatea derrigorrezkoa da!!!XOPAPO jotzen du!

jueves, 14 de agosto de 2008

Oinezarekin sakunduz....

Kaixo denoi!!!
Berriz ere hemen naiz. Aurrreko astean esan nizuen bezala, Nafarroa Oinezeri buruzko informazio gehiago aurkeztuko dizuet.

NAFARROA OINEZ 07

92ko Nafarroa Oineza historikoa izan zen, gizartean eta kulturan izan zuen eraginagatik. Zabaldu zen mezuarengatik, abestiarengatik, Ikastola zegoen egoerarengatik…. Esan dezakegu, Nafarroa Oinez hark garai bat markatu zuela.
Ikastolarentzat erabakigarria izan zen, txerritoki batean ezarritako geletatik , behar bezalako baldintzak betetzen zituen eraikuntza batera pasatzea ekarri zuen.
Vianako hiriarentzat ere, iragan eta etorkizun bat markatu zuen Oinezak. Euskararen kultura hirira hurbildu zen, hiriak Oineza zer zen ezagutu zuen, bizilagunek jaiaz ospatu zuten…
Edizio honetan ere, Oinez berezi bat izatea nahi dugu, legalizazioaren Oineza, Euskal Herri guztiarentzako Oinez indartsu eta erakargarri bat, aurreko Oinezean izan genuen jende kopurua gaindituko duen Oineza.
Ziur gaude, Oinezak Ikastolaren proiektuaren behin betirako egonkortasuna ekarriko duela.

(Oinezarenmaskota)
OINEZA ZERGATAKO?

Urtetik urtera, Erentzun Ikastolako ikasle kopurua hazten joan da poliki-poliki, genituen aurreikuspenak hautsiz. Horrekin batera, gizartearen eskaerari erantzunez, 0-3 zikloa ezarri genuen gure ikastolan, eta izan duen arrakastak, leku arazo berriak sortu dizkigu.

Egoera horren ondorioz, baditugu beharrak, premiazko erantzuna eskatzen dutenak: gela gehiago, zabalagoa, patio estalia...

Laburbilduz, gaur egungo eraikina txiki gelditu zaigu.Horregatik, 2007ko Nafarroa Oinezen helburua eraikin berri bat egitea da.

Haur Eskolak (0-3) eta Haur Hezkuntzak behar dituzten gelak izateko, patio estali eta guzti.
Bestetik, oraingo eraikineko Lehen Hezkuntzako gelak zabaltzeaz gain laborategiak, jangelak, sukaldeak, eta abarrek beraien kokalekua izango dute. Azkenik, patioak estaliko dira haurrak babestuago egoteko.
Ikastola honen ibilbidean, militantzia, elkarlana eta ahaleginak batzea izan dira gure proiektuaren arrakastaren elementu garrantzitsuenak. Hemendik aurrera, aipaturikoaz gain, azpiegitura egokiak ere behar ditugu, euskarazko kalitatezko hezkuntza bermatu ahal izateko (ezin ahaztu non gauden) eta gure eskaintza ahalik eta familia gehienei zabaltzeko.

LOGOA ETA LELOA


wbgunean ikusten dituzuen logoa eta leloa izango ditu 2007ko Nafarroa Oinez-ek. Logo eta lelo horiek Ikastolan antolatutako lehiaketa baten bidez hautatu dira, eta guraso baten ideia izan dira. Logoan giltza eta sarraila ditugu eta leloa "Giltza daukagu" esaldia da.
Horretaz gain, aurtengo kartelak Viana hiriaren silueta darama, Ikastolak gure hiriarekin duen atxikimenduaren adierazle gisa.
Bukatzeko, urtean zehar gure ekitaldiak animatuko dituen "Giltzi" maskotarekin osatzen da kartela.
Zuen buruari galdetuko diozue… Zeren "Giltza daukagu"? lelo horrek hainbat esanahi ditu. Guk, lelo horrekin, zera esan nahi dugu:
Vianako eskualdean euskararen atea irekitzeko giltza daukagula
Gure seme-alabek euskaraz ikasteko beharrezkoa daukaten giltza
Kalitatezko euskarazko hezkuntza eskaintzeko giltza eta…
Azken finean, euskaldun guztiok, geurea dugun hizkuntza zabaltzeko… "giltza daukagu".

miércoles, 13 de agosto de 2008

martes, 12 de agosto de 2008

ETXEA


View Larger Map
Hauxe da ni bizi naizen tokia (Iruñekoa).

lunes, 11 de agosto de 2008

domingo, 10 de agosto de 2008

Nafarroa OINEZ '07

Behintzat Nafartarrek dakigun moduan, hurrengo igandean, hau da, Urriaren 21an, Nafarroa Oinez 2007 daukagu (Vianan)!!!Honek esan nahi du; lagunekin, senideekin... egin beharreko jai alaia, giro polita sortuz. Horregatik, aste honetan zehar Nafarroa Oinez-ri buruzko berriak, ekitaldiak eta abarreakoak jakinaraziko ditut.

Gaur, Nafarroa Oineza zer den azalduko dizuet;

Nafarroa Oinez-a Nafarroako Ikastolek urtero ospatzen duten jairik handiena da.
Oinezeko helburura ikastoletako azpiegitura eta ekonomia-beharrei erantzutea da.
Ospakizuna eta antolaketa Nafarroako Ikastolen Elkarteko Ikastolen artean txandakatzen da urtetik urtera, Ikastola bakoitzaren beharren arabera.
Nafarroa Oinez-a ez da egun bakarrera mugatzen; aitzitik, urtean zeharreko ekintza desberdinek osatzen duten festa bat da. Mota eta gustu desberdinetako ekintzak antolatzen dira, aurten egingo direnak adibidez: artisau azoka, rock kontzertua, herri kirolak, umeentzako jaialdia, bizikleta martxa, arte erakusketa…
Horretaz gain, urte osoan zehar, arropa, liburuak eta beste produktu asko jartzen dira salgai.
Nafarroa Oinez egunerako, ibilbide bat prestatzen da Ikastola kokatua dagoen herrian zehar. Ibilbidean gune desberdinak izaten dira, eta horietako bakoitzean egunean zehar hainbat ekitaldi eta zerbitzu aurkituko ditugu.

Hurrengo egunetan, Nafarroa Oinez-ari buruzko datu gehiago azalduko dizuet, besterik gabe, hurrengorarte!!!

sábado, 9 de agosto de 2008

Independentzia aldarrikatuko du gaur EAE-ANVk Iruñean, manifestazioan

17:00etan hasiko da, Golem zinema aretoetatik.


Hispanitatearen Egunaren aurka makina bat mobilizazio antolatu da Hego Euskal Herrian. EAE-ANVk, adibidez, manifestazioa antolatu du Iruñean, 17:00etan; Golem zinema aretoetatik abiatuko da Euskal Herriak independentzia lelopean. EAE-ANVren ikuspuntutik, egun horrek «Espainiako Estatuko aniztasun nazionalaren ukazioa» esan nahi du, eta protesta egitera deitu du.
EPK-k, Gazte Komunistek, Ezker Batuak, Aralarrek eta EILASek baita NaBai-k ere, agiri bat kaleratu dute, Donostian Falangeak antolatu duen manifestazioaren aurka. «Sinatzaileok esan nahi dugu faxistak ez direla ongietorriak». Donostiako zein inguruneko hainbat gizarte taldek, berriz, jaialdi antifaxista antolatu dute Bulebarrean.
Hori dela eta, hamaika lagun izan dira gaur Nafarroatik Donostirantz abiatu direnak, helburu jakin batekin, Falangismoaren aurka borroka egiteko. Horregatik, gaur, guztiak DONOSTI ALDERA!!

Jaialdi antifaxista;


Donostian jaialdi antifaxista egingo dute hainbat eragilek Bulebarrean, 15:00etan. Deskontrol eta Inser Show taldeen kontzertuak, bide emanaldiak, kale animazioa, trikitilariak, faxismoak eraildakoei omenaldia...Falangek ekitaldia egingo du Bulebarrean bertan, 17:00etan.
GUZTIOK DONOSTIRA!

viernes, 8 de agosto de 2008


Berriz ere hemen naiz!!!Dakizuen bezala, Nafarroan pasako diren gertakizun esanguratsuenak jakinarazten ahaleginduko naiz. Pasa den astean, Iruñeko Alde Zaharrean, obra batzuk egiten ari zirela eta, langileek nahigabe su eman zioten etxe bati. Suhiltzaileek, hiruzpalau orduz sua itzaltzen jardun ziren, nahiz eta sua ez oso gogorra izan, nahiko arriskutsua izan zen euren lana. Azkenean, dena ezerezean bukatu zuen.
Beste aldetik, kirol muduan, Osasunak Vila - Real. en auka jolastu zuten eta garaipena eskuratu zuten. Emaitza 3 -2 bukatu zen, golak Dady, Josico (gola bere atean) eta Javi Gartzia izan ziren golegileak.
Beste bat arte!

NaFaRrOa OiNeZ (Viana)

NAFARROA OINEZ '07 (VIANA)----ABESTIA

Web berria


Web berri hau ireki dut, klasekide baten laguntzaz.
Hilabete hauetan zehar, hainbat albiste jakinaraziko ditut.
Argazki honetan, Walter Pandiani da, Osasuneko fichaje berria. Bertan, bere kamioiarekin dago, normalean entrenatzera berarekin joaten baita. Atzo, Osasunak garaipena eskuratu zuen, bere aurkaria Levante zelarik. Walterrek, bi gol sartu zituen. Emaitza, 4-1 bukatu zen, gorritxoen alde, noski. Hilabete hauetan zehar, Nafarroari buruzko zenbait berri argitaratuko dizkizuet.