domingo, 10 de agosto de 2008

Nafarroa OINEZ '07

Behintzat Nafartarrek dakigun moduan, hurrengo igandean, hau da, Urriaren 21an, Nafarroa Oinez 2007 daukagu (Vianan)!!!Honek esan nahi du; lagunekin, senideekin... egin beharreko jai alaia, giro polita sortuz. Horregatik, aste honetan zehar Nafarroa Oinez-ri buruzko berriak, ekitaldiak eta abarreakoak jakinaraziko ditut.

Gaur, Nafarroa Oineza zer den azalduko dizuet;

Nafarroa Oinez-a Nafarroako Ikastolek urtero ospatzen duten jairik handiena da.
Oinezeko helburura ikastoletako azpiegitura eta ekonomia-beharrei erantzutea da.
Ospakizuna eta antolaketa Nafarroako Ikastolen Elkarteko Ikastolen artean txandakatzen da urtetik urtera, Ikastola bakoitzaren beharren arabera.
Nafarroa Oinez-a ez da egun bakarrera mugatzen; aitzitik, urtean zeharreko ekintza desberdinek osatzen duten festa bat da. Mota eta gustu desberdinetako ekintzak antolatzen dira, aurten egingo direnak adibidez: artisau azoka, rock kontzertua, herri kirolak, umeentzako jaialdia, bizikleta martxa, arte erakusketa…
Horretaz gain, urte osoan zehar, arropa, liburuak eta beste produktu asko jartzen dira salgai.
Nafarroa Oinez egunerako, ibilbide bat prestatzen da Ikastola kokatua dagoen herrian zehar. Ibilbidean gune desberdinak izaten dira, eta horietako bakoitzean egunean zehar hainbat ekitaldi eta zerbitzu aurkituko ditugu.

Hurrengo egunetan, Nafarroa Oinez-ari buruzko datu gehiago azalduko dizuet, besterik gabe, hurrengorarte!!!

1 comentario:

Naroa Martinez dijo...

Ea arrakasta duen Nafarroa Oinez-ek, inguru horretan euskera dexente bultzatu behar baita!!

Zorte on antolatzaileei!