sábado, 9 de agosto de 2008

Independentzia aldarrikatuko du gaur EAE-ANVk Iruñean, manifestazioan

17:00etan hasiko da, Golem zinema aretoetatik.


Hispanitatearen Egunaren aurka makina bat mobilizazio antolatu da Hego Euskal Herrian. EAE-ANVk, adibidez, manifestazioa antolatu du Iruñean, 17:00etan; Golem zinema aretoetatik abiatuko da Euskal Herriak independentzia lelopean. EAE-ANVren ikuspuntutik, egun horrek «Espainiako Estatuko aniztasun nazionalaren ukazioa» esan nahi du, eta protesta egitera deitu du.
EPK-k, Gazte Komunistek, Ezker Batuak, Aralarrek eta EILASek baita NaBai-k ere, agiri bat kaleratu dute, Donostian Falangeak antolatu duen manifestazioaren aurka. «Sinatzaileok esan nahi dugu faxistak ez direla ongietorriak». Donostiako zein inguruneko hainbat gizarte taldek, berriz, jaialdi antifaxista antolatu dute Bulebarrean.
Hori dela eta, hamaika lagun izan dira gaur Nafarroatik Donostirantz abiatu direnak, helburu jakin batekin, Falangismoaren aurka borroka egiteko. Horregatik, gaur, guztiak DONOSTI ALDERA!!

Jaialdi antifaxista;


Donostian jaialdi antifaxista egingo dute hainbat eragilek Bulebarrean, 15:00etan. Deskontrol eta Inser Show taldeen kontzertuak, bide emanaldiak, kale animazioa, trikitilariak, faxismoak eraildakoei omenaldia...Falangek ekitaldia egingo du Bulebarrean bertan, 17:00etan.
GUZTIOK DONOSTIRA!

1 comentario:

Iosu dijo...

Web benetan interesgarria Martxelito!Donostian sekulakoa izan zen. Egoera hauek ikusita, lastima sentitzen dut!Nora ailegatuko gara