domingo, 17 de agosto de 2008

sábado, 16 de agosto de 2008

IruñekO TreN GeltokI BerriA

Gaur, Abenduak 12, Iruñeko tren geltoki berria martxan jarri da. Orain arte genuen geltokia, egia esanda nahiko txikia eta zaharra gelditu dela eta berri bat beharrezkoa zen. ona hemen argazki bat

viernes, 15 de agosto de 2008

HATORTXU ROCK "08"

Aupa Gente!!!

>Gaur bertan ezagutu izan dira Hatortxu Rock "08"-ko taldeen izenak. Egia esanda, urtez urte ikaragarrizko indarra hartzen ari duen gertakaria da. Preso politikoen aldeko jaialdia da, non dirua beraiei bideratuta dagoen.

>Jaialdia, Urtarrilaren 12an izango da, berriobeitin, 9ak aldera. Asike badakizute, Urtarrilaren 12an denok Iruñera!!

>Hona hemen jaialdiaren ekintzak, taldeak...
!HATOR-HATOR NESKA MUTIL ETXERA!



Pou!!!Aurten joatea derrigorrezkoa da!!!XOPAPO jotzen du!

jueves, 14 de agosto de 2008

Oinezarekin sakunduz....

Kaixo denoi!!!
Berriz ere hemen naiz. Aurrreko astean esan nizuen bezala, Nafarroa Oinezeri buruzko informazio gehiago aurkeztuko dizuet.

NAFARROA OINEZ 07

92ko Nafarroa Oineza historikoa izan zen, gizartean eta kulturan izan zuen eraginagatik. Zabaldu zen mezuarengatik, abestiarengatik, Ikastola zegoen egoerarengatik…. Esan dezakegu, Nafarroa Oinez hark garai bat markatu zuela.
Ikastolarentzat erabakigarria izan zen, txerritoki batean ezarritako geletatik , behar bezalako baldintzak betetzen zituen eraikuntza batera pasatzea ekarri zuen.
Vianako hiriarentzat ere, iragan eta etorkizun bat markatu zuen Oinezak. Euskararen kultura hirira hurbildu zen, hiriak Oineza zer zen ezagutu zuen, bizilagunek jaiaz ospatu zuten…
Edizio honetan ere, Oinez berezi bat izatea nahi dugu, legalizazioaren Oineza, Euskal Herri guztiarentzako Oinez indartsu eta erakargarri bat, aurreko Oinezean izan genuen jende kopurua gaindituko duen Oineza.
Ziur gaude, Oinezak Ikastolaren proiektuaren behin betirako egonkortasuna ekarriko duela.

(Oinezarenmaskota)
OINEZA ZERGATAKO?

Urtetik urtera, Erentzun Ikastolako ikasle kopurua hazten joan da poliki-poliki, genituen aurreikuspenak hautsiz. Horrekin batera, gizartearen eskaerari erantzunez, 0-3 zikloa ezarri genuen gure ikastolan, eta izan duen arrakastak, leku arazo berriak sortu dizkigu.

Egoera horren ondorioz, baditugu beharrak, premiazko erantzuna eskatzen dutenak: gela gehiago, zabalagoa, patio estalia...

Laburbilduz, gaur egungo eraikina txiki gelditu zaigu.Horregatik, 2007ko Nafarroa Oinezen helburua eraikin berri bat egitea da.

Haur Eskolak (0-3) eta Haur Hezkuntzak behar dituzten gelak izateko, patio estali eta guzti.
Bestetik, oraingo eraikineko Lehen Hezkuntzako gelak zabaltzeaz gain laborategiak, jangelak, sukaldeak, eta abarrek beraien kokalekua izango dute. Azkenik, patioak estaliko dira haurrak babestuago egoteko.
Ikastola honen ibilbidean, militantzia, elkarlana eta ahaleginak batzea izan dira gure proiektuaren arrakastaren elementu garrantzitsuenak. Hemendik aurrera, aipaturikoaz gain, azpiegitura egokiak ere behar ditugu, euskarazko kalitatezko hezkuntza bermatu ahal izateko (ezin ahaztu non gauden) eta gure eskaintza ahalik eta familia gehienei zabaltzeko.

LOGOA ETA LELOA


wbgunean ikusten dituzuen logoa eta leloa izango ditu 2007ko Nafarroa Oinez-ek. Logo eta lelo horiek Ikastolan antolatutako lehiaketa baten bidez hautatu dira, eta guraso baten ideia izan dira. Logoan giltza eta sarraila ditugu eta leloa "Giltza daukagu" esaldia da.
Horretaz gain, aurtengo kartelak Viana hiriaren silueta darama, Ikastolak gure hiriarekin duen atxikimenduaren adierazle gisa.
Bukatzeko, urtean zehar gure ekitaldiak animatuko dituen "Giltzi" maskotarekin osatzen da kartela.
Zuen buruari galdetuko diozue… Zeren "Giltza daukagu"? lelo horrek hainbat esanahi ditu. Guk, lelo horrekin, zera esan nahi dugu:
Vianako eskualdean euskararen atea irekitzeko giltza daukagula
Gure seme-alabek euskaraz ikasteko beharrezkoa daukaten giltza
Kalitatezko euskarazko hezkuntza eskaintzeko giltza eta…
Azken finean, euskaldun guztiok, geurea dugun hizkuntza zabaltzeko… "giltza daukagu".

miércoles, 13 de agosto de 2008

martes, 12 de agosto de 2008

ETXEA


View Larger Map
Hauxe da ni bizi naizen tokia (Iruñekoa).

lunes, 11 de agosto de 2008